Asteburu honetan, Ordiziako neskek partidu garrantzitsu bat jokatu dute, partidu hau irabaziz gero sailkapenean gora egiteko aukera baitzuten. Hala ere, zortea ez da izan euren aldeko, eta ezin izan dute garaipena lortu.
Partidu hau irabaztea ezinbestekoa izan arren, tamalez, jende gutxirekin egin behar izan diote aurre partiduari, 4 jokalari lesionaturik baitzeuden.
Lehenengo zati guztian zehar, jokoa etxekoek izan dute kontrolpean, eurak izan dituztelarik aukera gehienak baloia atean sartzeko, hala ere, urdiñen gola partiduko 10. minutuan iritxi da Maiten eskutik.
Emaitza ona zen atsedenaldira joateko eta bigarren zatia abantailarekin ateratzeko, baina lehenengo zatia amaitzeko minutu bat geratzen zenean, bizkaitarrek banakoa egin dute.
Bigarren zatian, Bilboko neskak presionatzen hasi arren, Ordizaiarrek ondo jakin dute presio horretatik ateratzen, eta horrela lortu dute bigarren gola ere.
Bilboko neskak, garaipena eskuetatik aldentzen zitzaiela ikusita, atezain jokalaria jarri dute, eta urdiñek, presio gogor horri aurre egin behar izan diote. Partidua emaitzeko 2 minutu eskas falta zirela, ordea, etxekoen indar falta aprobetxatuz, bizkaitarrek 2 gol sartu dituzte. Lehia 2-3ko emaitzarekin amaitu delarik.
Horrelako partidu garrantzitsu bat, azken 2 minutuetan galtzea izugarrizko kolpea izan da talde guztiarentzat. Baina, ez da ahaztu behar, talde hau, partidu ugari ari dela jende gutxirekin jokatzen(lesioak eta arazo pertsonalak direla eta) eta 40minutu denbora geldituz jokatzea desgaste fisiko handia suposatzen duela, beraz, argi dago talde xume honek meritu galanta duela.
Eta ziur nago, zaleak, jokalariak(Ttiki behintzat bai) eta entrenatzaileak oso arro daudela egiten ari diren lanagatik, eta desabantailak desabantail, beti burua tente dutelarik partiduz partidu gogotsu borrokatzeagatik. Beraz, hemendik(Ttikixberri-tik) Zorionak eta jarraitu balio dezutena erakusten!!!
GOIERRI TB-KO BIDEOA



1 comentario:
Apa neskak!!
Pena bat asteburu honatakoa, etzuen irabaztea mezi la ostra...Behintzat dena eman genun eta gustoa eon beharko gineke naizta galdu.
Ni astelenen medikunen (tipo curancero oitako bat) eon nintzen eta bi esginze neuzkela esan ziten. Kiston soinuk ne txorkatillek eta kiston mine in ziten baino bueno espero det zeozertako balioko ditela sufrimentu harek, joder ze mine!!
10 egun geldik eon beharra dauket eta 27 ya korri iten hasteko esan dit asike ondo. Pena aste hentako partiduk emateit baita, kasualidadea..
Animo asko lesionauta zareten bestei eta aldan azkarren rekuperau!!
MUXUX!!
Publicar un comentario