
Euskadiko txapelketaren ondoren, asteburu honetan berriro izan dugu norgehiagoka Bidasoa taldearekin. Bi taldeak elkar ikusteko eta lehia irabazteko amorratzen geunden, baina azkenean, Bidasoa taldeak lortu du garaipena.
Mundakako txapelketan ez bezala, partidu honetan, kontzentrazio falta nabaritu zen Ordiziako taldean. Bidasoak ere, ez zuen partidu oso ona egin, baina urdiñek izan ez zuten zortearekin 3-5 irabazi zieten.
Partiduko lehenengo zatian Ordizia taldea aurreratu zen, Nai-en tiro bortitza baloia atezainaren eskuetatik ihes eta atera sartu zelarik. Baina, lehenengo zatia amaitzeko 15segundo falta zirela, etxeko taldeak lo hartu eta Bidasoak gola sartzea lortu zuen. Horrela ba, atsedenera banako berdinketaz joan ziren.
Bigarren zatian, berriz, Bidasoa taldea aurreratu zen, eta partidua amaitzeko 9 minutu falta zirela 1-4 galtzen joan ziren Ordiziako neskak. Hala ere, etxekoek ez zuten burua jetsi eta kontraeraso ugariren ostean, partidua amaitzeko 2 minutu falta zirela, markagailua 3-4ra aldatu zen, Maite eta Agurneren golekin. Ordiziarrek partidua galtzerik ez zutenez nahi, atezaina jokalari modura jokatzen jarri zen, eta Bidasoak pase bat moztu ondoren, euren azken gola sartu zuten.
Denboraldiko laugarren jardunaldia izan da honakoa, eta urdiñak orainarte, 2 garaipen, berdinketa bat eta huts egite bat daramate. Esan daiteke beraz, denboraldi hasiera nahiko txukuna egiten ari direla. Eta beno, partidu hau irabaztea garrantzitsua bazen ere, oraindik partidu ugari geratzen dira gauzak aldatzeko, beraz animo neskak!
Hona hemen, laugarren jardunaldiko emaitza eta klasifikazioa:



No hay comentarios:
Publicar un comentario