GURE PLANTILA

sábado, 11 de octubre de 2008

ORDIZIA K.E-UPNA

Areto futboleko Zilarrezko Espainiako Ligako etxeko aurreneko partida jokatu zuen asteburuan Majorin Ordiziako nesken taldeak, eta estreinako bikaina izan zuen. Ordiziak 4-3 irabazi zion Nafarroako UPNA taldeari, eta aurreko asteburuko garaipena kontuan hartuta, liga hasiera ezinhobea egiten ari dela esan daiteke.Maila berria da Iñaki Heras eta Emilio Ortizek gidatzen duen taldearentzat, eta aurreneko bi partidak irabaztea ez da makala.


Partidari buelta eman

Ordiziako taldea joko onena egiten ari zen garaian sartu zuten lehen gola nafarrek. Seigarren minutua zen. Naiara Bereziartuak lortu zuen banakoa 11.minutuan, baina handik zazpira kanpokoek 1-2koa lortu zuten.


Bigarren zatia oso bestelako izan zen. Partida irabazi behar eta nahi zutela erakustera atera ziren kantxara, eta 8. minutuan binakoa lortu zuen Ane Izagirrek, eta segidan Agurne Sanchezek beste bi egin zituen. Partidaren hondarran lortu zuten kanpokoek hirugarrena. Heras eta Ortizen esanetan, partida txukuna egin zuten bi taldeek, eta bide horretan segitu nahi dute.

No hay comentarios: