GURE PLANTILA

martes, 21 de octubre de 2008

BURELA-ORDIZIA K.E


Ostiral iluntzean abiatu ginen Burela aldera...kirioak dantzan genituelarik hasi genuen bidaia. Bide erdian zegoen Asturiasko Aviles herrian geratu ginen deskantsatu eta hurrengo egunean gogotsu abiatu ginen Burelaruntz.

Iritsi bezain azkar, hondartzara joan ginen bertako paisaia gozatzeko asmoz. Betiko legez, argazki batzuk atera genituen, urte batzuen ondoren ikusitakoan une hauek berriro sentitzeko asmoz.

Palacio de Cristal izeneko hotel batetan bazkaria egin ostean, talde bitan banatu zen. Batzuk, furgonetan geratu ziren lokuluxka bat egiten partidurako prestatuz eta beste batzuk aldiz, paseotxo bat ematera joan ziren. Bostak iritsi orduko, kiroldegira abiatu ginen. Arropaz aldatu eta berotzen hasi ginen. Zalantza ugari genituen partidan gertatuko zenaren inguruan, aurkarien maila ikusita nahiko lan izango genituela uste genuen etxera 3 puntu ekartzeko. Partida erabat kontzentratuta hasi genuen eta bikain itxi genuen atzean eta euren akatsak aprobetxatuz aukerak edukitzen genituen. Kosta zitzaigun lehen gola sartzea, baina guri emandako pozak are gehiago saiatzera bultzatu zigun. Bigarren zatian, penalti bat izan genuen baina geratua izan zenez, irabazten jarraitzen genuen. Hala ere, segituan burukada batez gure atea zulatua suertatuko zen. Burua jaitsi gabe bukatu genuen partida. Oso lan polita egin genuela uste dugu eta puntu bat galizitik ordiziara ekartzea ez da edonolako lana.




Laburbiltzeko esan, denboraldia oso ondo hasi dugula baina kontuz ibili behar dugula, oraindik gauza asko pasa baitaitezke! Asteburu honek gainera, gure familia gehiago elkartzeko balio izan digu!





AUPA ORDIZI!!!

No hay comentarios: