GURE PLANTILA

martes, 16 de septiembre de 2008

2007-2008 DENBORALDI BIKAINA


Talde honen ibilbidea oso luzea izan da, bai, baina izandako ibilbide luze eta aldapatsu horrek, berandu baino lehen, bere fruituak ekarri ditu. Horregatik, joandako 2007-08 denboraldia gogoratu nahiko genuke, gure taldearentzat garaipenez jositako urtea izan baita: Gipuzkoa mailan liga, kopa, goleatzaile titulua, eta Euskadiko txapelketa irabazi ditugu. Azken garaipen honi esker, gure taldeak hogei urteko ibilbidean lehenengo aldiz, Espainiako nesken areto futboleko lehen mailan, Ohorezko Mailan, aritzeko “play off” kanporaketetarako txartela lortu zuen. Ekainean Murtzian Espainia guztiko talde eta ikusleen aurrean jokatutako kanporaketa hauetan maila gorenerainoko bidean geratu ginen. Aurtengoan, beraz, Zilarrezko Mailan jokatuko dugu, bertako maila ere izugarria da eta konpetentzia handia dago gorenera igotzeko. Arlo ekonimikoari dagokionez ere erronka garrantzitsua da, joan-etorriak penintsulako iparraldeko zati handi batera zabaltzen baitira, A Coruña, Lugo, Asturias, Errioxa, Kantabria, Nafarroa, Bizkaia eta Arabara, besteak beste.


Bideari ekin diogu eta ibilbide hau gurekin elkarbanatu nahi izanez gero, bisitatu gure bloga, eskertuko dugu-ta!

1 comentario:

Kañi dijo...

aurreko denboraldia ikusita aho zabalik geratu ginen denak, jokalariak, entrenatzaileak, jarraitzaileak...denboraldia hasterakoan iñork ez zuen pentsatu lortu ditugun guztiak lortuko genituenik...gogotsu ekin genion denboraldiari eta gogo eta giro onean lan eginez gero gauzak irtetzea errazago dela ohartu gara.




oraingo denboraldiari begira, maila eustea da helburua baina partiduoro barruko guztia aterako dugu gure jarraitzaileei eskainitako berotasuna galdu ez dadin.



eskerrik asko orain arte gure alboan egon zareten guztioi eta eskerrik asko orain gurekin elkartuko zareten guztioi!ez zaituztegu huts egingo!


AUPA ORDIZI!!!!!